OINARRIZKO PUNTUAK:
| OHARRA: Alternantzian ematen dugun zikloa. Bi ikasturtero, promozio berri bat ateratzen da. Hurrengo lehen maila: 2027ko Iraila. |
|---|
Titulazioa: Karrozeriako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-Lanak.
- Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %67a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Instalakuntzak: Karrozeri Tailerra // Pintura Kabina // Soldadura tailerra // Marrazketa gela.
- B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera ezberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.
IKASGAIAK:
| LANBIDE MODULUA | ORDUAK |
|---|---|
| Elementu mugigarriak | 210 |
| Elementu metalikoak eta sintetikoak | 147 |
| Elementu finkoak | 210 |
| Ibilgailuen egitura-elementuak | 180 |
| Oinarrizko mekanizazioa | 60 |
| Ingeles profesionala | 60 |
| Gainazalen prestaketa | 147 |
| Gainazalak txukuntzea | 147 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna | 42 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 |
| Hautazko modulua | 84 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
| Praktikak enpresan | 318 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Karrozeriako txapista konpontzailea.
- Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
- Automobilen karrozeria-pintorea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
MATRIKULAZIO DATAK:
Alternantzian ematen dugun zikloa da eta 2026/2027 ikasturtean ez da promozio berririk hasiko.








