OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Karrozeriako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-Lanak.
- Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %67a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Instalakuntzak: Karrozeri Tailerra // Pintura Kabina // Soldadura tailerra // Marrazketa gela.
- B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera ezberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.
IKASGAIAK:
LANBIDE MODULUA | ORDUAK |
---|---|
Elementu mugigarriak | 210 |
Elementu metalikoak eta sintetikoak | 147 |
Elementu finkoak | 210 |
Ibilgailuen egitura-elementuak | 180 |
Oinarrizko mekanizazioa | 60 |
Ingeles profesionala | 60 |
Gainazalen prestaketa | 147 |
Gainazalak txukuntzea | 147 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna | 42 |
Enplegurako ibilbide pertsonala I | 120 |
Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 |
Hautazko modulua | 84 |
Proiektu intermodularra | 50 |
Praktikak enpresan | 318 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Karrozeriako txapista konpontzailea.
- Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
- Automobilen karrozeria-pintorea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
2025/26 IKASTURTEKO DATAK:
- Aurrematrikula: 2025ko maiatzaren 5etik - 23ra, biak barne.
- Behin-behineko zerrendak: uztailaren 4a.
- Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.
- Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
- Matrikula:
- I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.
- II. epea: uztailaren 17a.
- III. epea: uztailaren 21etik 22ra, biak barne.
- Ezohiko matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren17ra, biak barne.
- Informazio guztia HEMEN




