Txandakako Lanbide Heziketa Duala

Euskadiko enpresa asko ari dira parte hartzen prestakuntza-eta ikaskuntza-eredu horretan.
LHko zikloetan,espezializazio-programetan eta espezializazio-ikastaroetan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Prestakuntza-ziklo edo espezializazio-ikastaro bateko titulua lortzeko aukera ematen du, ikaskuntza-prozesu baten bidez. Prozesu hori prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean partekatuko da.

DUAL MODALITATEAK:

>> Erregimen orokorreko prestakuntza Dualeko 1.maila

Ikasleek 1. mailatik ezagutuko dute beren prestakuntza garatuko duen lan-ingurunea, lehen 2. mailatik egiten zen bezala. Iraupena: 16 lan egun, 8 ordu eguneko. 

Helburuak:

  • Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak hobetzea, enpresako prestakuntza-orduak handituz.
  • Enplegagarritasuna handitzea, lan-ingurunean esperientzia eta prestakuntza-maila handiagoa duela egiaztatuta.
  • Eredu dual horretarako sarbidea erraztea mikroenpresei, denda txikiei, hurbileko saltokiei eta autonomoei.
  • Enpresek LHko ikasleak hobeto ezagutzea, 2. ikasturtean enpresako prestakuntzari dagokionez.

Ezaugarriak:

  • Prestakuntza-zentroaren eta enpresaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez formalizatzen da.
  • Aldi eta modalitate desberdinetan egin ahal izango da, astean bi eguneko egonaldiak eginez enpresan eta hiru egunekoak Lanbide Heziketako zentroan, edo enpresan ezarritako “full time” egunak metatuz.
  • Enpresan edo erakunde parekatuan emandako prestakuntza-orduak curriculumekoak izango dira, eta, beraz, ez dira ordainduko.

>> Erregimen Orokorreko Prestakuntza Dualeko 2.maila

Ikasleak irailetik martxora arte joango dira LHko ikastetxera, eta data horretatik ikasturtea amaitu arte enpresan edo erakundean egingo dute prestakuntza, egunean 8 orduko dedikazioarekin edo 7 orduko dedikazioarekin, ikasle adingabeen kasuan.
Enpresako prestakuntzak (1. maila + 2. maila), guztira, 608 ordu iraungo du.

>> Erregimen Intentsiboko Prestakuntza Dualeko 2.maila

Ikasleak enpresa edo erakunde parekatuan sartuko dira 1. maila amaitzen den ekainean bertan edo irailean, baita urrian ere. Ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bat edo beka bat izango du.
Kasu horretan, 2. ikasturte osoan, enpresa edo erakunde parekatuko prestakuntza eta lanbide-heziketako ikastetxeko prestakuntza txandakatuko dira, kasu bakoitzean ezarritako programan oinarrituta.
Enpresako prestakuntzak (1. maila + 2. maila) 1.300 ordu arteko iraupena izango du.

 

 

ABANTAILAK ENPRESARENTZAT:

  • Langile kualifikatuta, bere beharretara egokitua eta bere prozesuetan eta enpresa-kulturan ikasitakoa prestatzen du.
  • Enpresan belaunaldien arteko erreleboa errazten du.
  • Langileak hautatzeko eta erakartzeko tresna bat da.
  • %100erainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.
  • Enpresen % 95 esperientzia errepikatzeko prest egongo lirateke.

ABANTAILAK IKASLEENTZAKO:

  • Benetako lan-egoeretan ikasten du, eta enpresan esperientzia profesionala hartzen du.
  • Lan-denboraren araberako ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

ABANTAILAK GIZARTEARENTZAT:

  • Hobeto prestatutako pertsonak, etorkizun konplexu baterako.
  • Ikasleen prestakuntza hobetzen du enpresekin lankidetzan, lan-merkatuaren beharrei eraginkortasunez erantzunez.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.