Proiektu estrategikoak lantzen ditugu ondorengo erakundeekin:
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala bezalako programak garatu edo Ethazi bezalako metodologiak, aplikatu eta eguneratzea.
Tknika
Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknika zentroak teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. UGLEk - Tknikarekin lankidetzan proiektu desberdinak garatzen ditu urtero.
Horretaz gain, Berrikuntza eta Teknologia transferentziarako TKGUNE programako parte da, ikastetxeen azpiegitura eta metatutako jakintza, enpresaren eskura jartzen duen sarea.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentua
Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea da Departamentuaren helburu nagusia. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu.
HETEL
BeTEKu proiektua, Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketa
UGLEn, Eraginkortasun Energetikoaren alorreko proiektua garatzen ditugu.
DigiSchool Proiektua
Irakaskuntzarako gaitasun digitalak garatzea, on-line ikasmaterialak sortzeko eta ikasteko tresna digitalak erabiltzeko.
Parte hartzen dugun eskolak: HETEL gidaritzapean, RegioVision (DE), Asociace Malych a Strednich Podniku a Zivnostniku CR (CZ), Il mio lavoro (IT), CEDIT (IT), Institut INPRO, a.s. (CZ) eta gu.
Bailarako erakundeekin
Urola Garaiko Mankomunitatea / Uggasa / Bailarako Udalak
Bailarak dituen behar formatibo/teknikoei erantzuna ematen saiatzen gara.
Arautuko Proiektuak
EUSKELEC desafioa
Ikasturte honetan, mekatronikako 2.kurtsoko ikasleak, Tknika erakundeak bultzatutako IV Euskelec txapelketan parte hartzen ari dira.
Txapelketa honen helburua ibilgailu elektriko baten garapena da. Puntuagarriak diren frogak bi ataletan bereizten dira:
- Ibilgailuaren egitura eta emandako emaitzak atal desberdinerako: direkzioa, suspensioa, transmisioa etb.
- Ibilgailuaren erantzun dinamikoa: Azelerazioa, maniobrabilitatea, autonomía, frenaketa etb.