Ekintzailetasuna UGLEn
Gure ikasleen gaitasun ekintzaileak sustatzen ditugu, ideiak proiektu erreal bihurtzeko tresnak eta babesa eskainiz Lanbide Heziketako etapetan zehar.
■ UrratsbAT Programa
Enpresak sortzeko laguntza
Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako ekimena, beren enpresa-proiektuak abian jartzen laguntzeko. Tutoretza pertsonalizatua eta aholkularitza teknikoa eskaintzen duku hasierako fasetik enpresa finkatu arte.
- Bideragarritasun planak egiten laguntzea.
- Finantzaketa eta dirulaguntzen bilaketa.
- Eskola barruko ekintzailetza bulegoa eta babesa.
■ Ikasenpresa PROGRAMA
Ikasgelan ekiten ikasten
Hezkuntza-testuinguru baten barruan eskola-enpresak sortzeko gunea. Ikasleek enpresa baten egitura eta funtzionamendu osoa esperimentatzen dute, talde-lana eta sormena landuz.
- Lan-gaitasunak eta zeharkakoak indartzea.
- Produktuen diseinua eta marketin-estrategiak.
- Ikasenpresa Azokan parte hartzeko aukera.



