Internalizazioa

Gure ikasle eta irakasleen europako eta munduko proiekzioa bultzatzen dugu, aliantza estrategikoen, berrikuntza digitalaren eta lan-mugikortasuneko programen bidez.

Digitalizazioa

Laguntza ortesikoprotesikoak sortzeko prozesua digitalizatzea

Proiektuak AHOL (Txekiako Errepublika) eta UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLAREN (Euskal Herria) arteko lankidetza sustatzen du. Protesi ortopedikoaren arloan teknologia digitalen aurrerapena dela eta —hala nola robotizazioa eta automatizazioa—, esparru horretan kualifikatutako profesionalak izateko beharra sortu da. Helburua da ortopedia-tailerren, osasun-zentroen eta produktu sanitarioen salmenta-puntuen arteko diziplinarteko komunikazio eraginkorra bermatzea.

Proiektuaren helburuak bi zentroen estrategiekin bat datoz, eta koherentzia bermatzen dute digitalizazioaren, inklusioaren eta hezkuntza-berrikuntzaren arloko lehentasunekin.

Erasmus+

Erasmus+ Mugikortasuna

Irakasleei zuzendua:

Irakaskuntza-lana sustatzen du eta lanbide-aukerak zabaltzen ditu Erasmus+ mugikortasunaren bidez. Esperientzia honek Europako zentroekin metodologia berritzaileak partekatzea, hizkuntzak hobetzea eta nazioarteko lankidetza-sareak ehuntzea ahalbidetzen du.

Ikasleei zuzendua:

Egin praktikak Europako enpresetan, eta bizi nazioarteko esperientzia berri bat. Gainera, hizkuntzak hobetzeko aukera paregabea.

  • Hautaketa irizpideak: ikusi HEMEN.
  • Norentzat: Erdi eta Goi Mailako ikasleentzat.
  • Beka: Ayuda económica para viaje al país de destino, alojamiento y seguro de accidentes y responsabilidad civil.
  • Sustatzailea: HETEL eta Confebask.

 
 
 
Global Training

Basque Global Industry

Lehen Global Training izenez ezagutzen zena.

HETELek, Confebask, Txorierri eta Adegirekin lankidetzan, Eusko Jaurlaritzaren 150 Global Training beka inguru kudeatzen ditugu. Goi-mailako tituludunei zuzenduta dago, eta munduko edozein tokitako enpresetan 6 hilabeteko lan-esperientzia lortzeko aukera ematen dute.