TKgune

4.0 Industriara egokitzeko bidean enpresen bidelagun gara. Haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, gure baliabideak eskaintzen dizkiegu (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).

Enpresa Zerbitzu alorrean, UGLE eskolan Berrikuntza eta Teknologia transferentziarako TKGUNE sareko parte gara.

Zer da TKgune?

 

TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:

“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”

TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:

  • Zerbitzuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
  • Zerbitzuak egitean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.

Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:

  • Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
  • Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.

Garatutako zenbait proiektu:

  • Kableak bobinatzeko makinen retrofit-a prozesuko datuen datuen jasoketa eta analisirako (CENSA)
  • Labeetako datuen jasoketa prozesuen trazabilitate eta kontrolerako (Grupo Riza)
  • Laminadora baten integrazioa produkzio prozesuan (Alcorta y Mendizabal)
  • Robot industrial baten integrazioa bi tornuren elikadurarako (Alcorta y Mendizabal)
  • Ontziek aguantatu dezaketen presioaren kalitate froga egiteko sistema automatikoaren diseinua (Urola Packaging)
  • Boxeorako bularretako babes femeninoen fabrikazioa 3D makina aditiboen bitartez (Gladiatrix)
  • Aluminiozko lurreratzeko tren aeronautikoaren mekanizazioa.
  • Makina tridimentsionalean piezen neurketa makinen kapazitate kalkulurako. (Mecanizados Mendizabal)

TKGUNEren inguruko informazio gehiago nahi baduduz, UGLEn dagoen koordinatzailearekin bat egin dezakezu ondorengo email edo telefonoaren bitartez: jtorke@ugleskola.eus -  651062709. 
Arduraduna: Jon Andoni Torquemada.