Tailer Teknologikoak
Gazteei zientzia, teknologia, ingeniaritza eta elektronikan interesa eta ikasmina piztea bilatzen duen hezkuntza-proiektua da honako hau. Eginez ikastean eta ondo pasatzean datza.
Proiektuaren Helburua
Tailer hauen bidez, parte-hartzaileek modu praktikoan esperimentatzen dute zientzia eta teknologiaren mundua. Dinamika dibertigarrien bitartez, etorkizuneko erronka teknologikoei erantzuteko gaitasunak lantzen dira.
Metodologia: Ikasiz gozatu (Learning by doing).
Adin tartea: 10-14 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Alorrak: Robotika - Elektronika - 3D Inpresioa - Errealitate areagotua
Hurrengo Edizioa
Uda partean antolatzen ditugu gure Tailer Teknologikoak gazteentzat, oporraldiaz modu aberasgarrian gozatu dezaten.
Datorren edizioa: Ekainak 25etik - Uztailak 1era.
Ordua: 09:00etatik - 13:00etara.
Kostea: 100€
Tutoretza: irakasle arduradun bat + monitore laguntzaileak
IZEN-EMATEAK HURRENGO EDIZIOETARAKO:
ADI!! Edizio honetarako taldea itxita dago.
Hurrengo edizio batean interesa baduzu, bete ondorengo galdetegia eta jarriko gara zurekin harremanetan. Animatu! Ez zara damutuko!



