OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Mantentze-Lan Elektromekanikoetako Teknikaria
- Lanbide Arloa: Instalatze eta Mantentze Lanak.
- Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %94a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Instalakuntzak: Tailer Elektrikoa / Pneumatikakoa / Hidraulikoa / Tailer Mekanikoa / Soldadura / Mantenu Tailerra eta Marrazketa Tekniko gela.
- B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera ezberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Makineriaren eta industria-ekipoaren mantenimendua eta konponketa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan egitea. Linea automatizatuen produkzioa eskatutako kalitate, kopuru eta epeetan lortzea, giza baliabideak koordinatuz eta ekipoak eta produkzio-sistemak fidagarritasun- eta erabilgarritasun-baldintzetan mantenduz. Makineriaren eta industria-ekipoaren muntaia eta plantako instalazioa egitea, saldu ondoko zerbitzu teknikoa kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta eskatutako epeetan emanez.
IKASGAIAK:
| LANBIDE MODULUA | ORDUAK |
|---|---|
| Fabrikazio-teknikak | 210 |
| Lotura- eta muntaia-teknikak | 63 |
| Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak | 240 |
| Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak | 210 |
| Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak | 126 |
| Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak | 147 |
| Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak | 105 |
| Ingeles profesionala | 60 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna | 42 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 |
| Proiektu intermodularra | 31 |
| Praktikak enpresan | 337 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Kontrolatu, neurtu eta doitzeko ekipoak mantendu eta konpontzeko argiketaria
- Industriako instalatzaile argiketaria
- Ekipo-ondasunen muntatzailea
- Automatismo pneumatiko eta hidraulikoen muntatzailea
- Linea automatizatuen mantentzailea
- Ekipo elektronikoen muntatzailea
- Ekipo elektrikoen muntatzailea
- Industria-muntatzailea
- Mantentzeko mekanikaria
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
MATRIKULAZIO DATAK:
2026/2027 ikasturteari dagozkion data ofizialak ez dira argitaratu. Erreferentzi modura, pasa den ikasturteko datak:
- Aurrematrikula: 2025ko maiatzaren 5etik - 23ra, biak barne.
- Behin-behineko zerrendak: uztailaren 4a.
- Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.
- Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
- Matrikula:
- I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.
- II. epea: uztailaren 17a.
- III. epea: uztailaren 21etik 22ra, biak barne.
- Ezohiko matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren17ra, biak barne.
- Informazio guztia HEMEN






