Ziklora sarbidea
LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila.
Oinarrizko puntuak
Alternantzian ematen dugun zikloa; bi ikasturtero promozio berri bat ateratzen da. Hurrengo promozio berria: 2025ko Iraila.
- ZIKLO BERRIA: 2.promozioa martxan momentu honetan. Ziklo bakarra bailaran.
- Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-Lanak.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Klaseak euskaraz, D ereduan.
- Instalakuntza egokiak klaseak emateko.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
Gaitasun orokorra
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: automozioaren sektorean mantentzelanen eta logistikaren gauzatzea antolatu, programatu eta gainbegiratzea, kasu konplexuetan matxurak diagnostikatzea, eta araudiak eta ibilgailuaren fabrikatzaileak ezarritako zehaztapenak bete daitezen ziurtatzea..
Ikasgaiak
LANBIDE MODULUA | KURTSOA | ORDUAK |
---|---|---|
Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak | 1 | 231 |
Motor temikoak eta sistema osagarriak | 1 | 231 |
Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak | 1 | 231 |
Ibilgailuen egiturak | 1 | 132 |
Komunikazio eta harreman-teknikak | 1 | 66 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 1 | 99 |
Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak | 2 | 220 |
Gainazelen tratamendua eta estaldura | 2 | 200 |
Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika | 2 | 80 |
Automozioko proiektua | 2 | 50 |
Ingeles teknikoa | 2 | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 2 | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 2 | 360 |
2000 |
Eta bukatzean
Lan irteerak:
- Elektromekanikaren arloko burua.
- Ibilgailu motordunen lantegiko burua.
- IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.
- Ibilgailuen peritu tasatzailea.
- Ordezko piezen arloko arduraduna.
- Merkataritza-arloko arduraduna.
- Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura.
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Lanbide arlo beretsuko Espezializazio Ikastaro bat.