OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi Mailako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Klaseak gaztelaniaz, A ereduan.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira.
- Okupazio tasa: %76a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Instalakuntzak: CadCam gela // Tailer Mekanikoa: konbentzionala eta CNC // Neurketa eta Entsegu laborategia.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Mekanizazio bidezko produkzio-prozesua (txirbil-harroketa, konformazioa eta mekanizazio bereziak) eta ekipo mekanikoen produkzioa eta muntaia programatzea, antolatzea eta zeregin hauetan lankidetzan jardutea, fabrikazioa lagunduz eta, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik, sistema automatikoak programatuz; hau guztia beheragoko maila duten teknikariei behar duten euskarria eskainiz.
IKASGAIAK:
| LANBIDE MODULUA | ORDUAK |
|---|---|
| Interpretazio grafikoa | 120 |
| Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa | 210 |
| Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 189 |
| Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) | 21 |
| Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 90 |
| Produkzioaren programazioa | 63 |
| Fabrikazio-prozesuen gauzatzea | 180 |
| Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 84 |
| Produktuen egiaztapena | 150 |
| Ingeles profesionala | 63 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 63 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna | 30 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 |
| Hautazko modulua | 84 |
| Proiektu intermodularra | 50 |
| Praktikak enpresan | 284 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Muntatzaileen lantegi burua
- Metalak lantzeko makinen operatzaileen lantegi burua
- Metalak prozesatzeko instalazioen lantegi burua
- Mekanika teknikariak
- CNC programatzailea
- Sistema automatizatuen programatzailea
- Produkzio-programatzailea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Espezializazio ikastaro bat.
2026/2027 IKASTURTEKO DATAK:
- Ate Ireki Jardunaldia: apirilaren 22a, asteazkena, 17:30ean UGLE eskolan. Ate Ireki Jardunaldiak. Izen-emateak HEMEN
- Aurrematrikula: maiatzaren 4tik 22ra, biak barne.






