Karrozeriako Teknikaria

Ziklora sarbidea

DBH, LH 1, IEE 1, 2. BBB, Erdi Mailarako sarbide-proba.

Oinarrizko puntuak

Alternantzian ematen dugun zikloa. 2022/23 ikasturtean ez da lehen mailarik izango. Hurrengo promozioa, 2023.urteko Irailean hasiko da.

    • Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua. 
    • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
    • Lan inserzioa: ikasleen %69a lanean (2021ko abenduko datua).
    • Instalakuntza egokiak klaseak emateko: Karrozeri Tailerra // PIntura Kabina // Soldadura tailerra // Marrazketa gela. 
    • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
    • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa DualaPrestlan
    • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
    • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
    • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

    Gaitasun orokorra

    Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.

    Ikasgaiak

    LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
    Elementu mugigarriak1231
    Elementu metalikoak eta sintetikoak1231
    Elementu finkoak1231
    Ibilgailuen egitura-elementuak1198
    Oinarrizko mekanizazioa166
    Ingeles teknikoa133
    Gainazalen prestaketa2231
    Gainazalak txukuntzea2231
    Laneko prestakuntza eta orientabidea2105
    Enpresa eta ekimen sortzailea263
    Lantokiko prestakuntza2380
     2000

    Eta bukatzean

    Lan irteerak:

    • Karrozeriako txapista konpontzailea.
    • Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
    • Automobilen karrozeria-pintorea

    Ikasten jarraitzeko:

    • Beste ziklo batekin formatzen jarraitzeko aukera. Erdi Mailako titulazioa lortzean, Goi Mailako ziklo bat egiteko aukera zuzena.
    En clase
    Visita a empresas
    Baliabideak