OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Ortoprotesietako eta Laguntza-Produktuetako Goi Mailako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Osasungintza.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Klaseak gaztelaniaz, A ereduan.
- 2 ikasturte:
- 2.182 ordu guztira: 1.574 ordu Ikastetxeko prestakuntza // 608 ordu Enpresako prestakuntza.
- Okupazio tasa: %84a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako enpresa batean egiteko aukera.
- Instalakuntzak: 3D inpresio gela / CadCam / Ortoprotesika tailerra / Laguntza teknikoen laborategia / Igeltso gela propioa.
- Ortoprotesika alorreko ekoizleen hitzaldiak eta enpresetara bisitak.
- Alor Ortoprotesikoan berrikuntza eta garapen proiektuak garatzen dira. (Ikerketa Ortoprotesikoko II.ORTHOS SARIETAN irabazle)
GAITASUN OROKORRA:
Ortesiak, protesiak eta ortoprotesiak eta laguntza teknikoak definitzea eta bezeroaren erara egin eta moldatzeko lanak antolatu, programatu eta gainbegiratzea, araudian eta dagozkion aginduetan zehazten diren neurriak beteko direla ziurtatuz.
IKASGAIAK:
| LANBIDE MODULUA | IKASTURTEA | ORDUAK GUZTIRA | ORDUAK ASTEAN |
|---|---|---|---|
| Jarduera ortoprotesikora aplikatutako industria-teknologia | 1 | 132 | 5 |
| Diseinu eta moldekatze anatomikoa | 1 | 132 | 4 |
| Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea | 1 | 231 | 7 |
| Biomekanika eta patologia aplikatuak | 1 | 198 | 5 |
| Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia | 1 | 99 | 3 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 1 | 120 | 4 |
| Produkzio sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 1 | 60 | 2 |
| Laguntza psikosoziala | 2 | 99 | 3 |
| Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea | 2 | 120 | 4 |
| Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea | 2 | 240 | 7 |
| Laguntza-produktuak egokitzea | 2 | 140 | 5 |
| Ingeles profesionala | 2 | 63 | 3 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 2 | 63 | 3 |
| Produkzio sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 2 | 42 | 2 |
| Hautazko modulua | 2 | 84 | 4 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Ortopediako teknikaria
- Laguntzako produktuetako teknikaria
- Ingurunearen egokitzapeneko eta irisgarritasuneko teknikaria
- Produktu ortoprotesikoak egokitzeko edo banatzeko establezimenduetako arduradun teknikoa
- Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen serieko fabrikazioko teknikaria
- Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen neurrirako fabrikazioko arduradun teknikoa
- Ospitaleko ortopedia-tailerreko arduradun teknikoa
- Bisitari/sustatzaile sanitarioa
- Sektoreko produktuen eta zerbitzuen aholkularia
Ikasken jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Lanbide arlo beretsuko Espezializazio Ikastaro bat.
2026/2027 IKASTURTEKO DATAK:
- Ate Ireki Jardunaldia: apirilaren 22a, asteazkena, 17:30ean UGLE eskolan. Ate Ireki Jardunaldiak. Izen-emateak HEMEN
- Aurrematrikula: maiatzaren 4tik 22ra, biak barne.
















