Lanbide Heziketa

Lanbide Heziketa laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi guztian lantzeko prozesutzat jotzen da; hots, Lanbide Heziketaren barruan, prestakuntza arautua (eskola-adineko neska-mutilena), enplegurako prestakuntza (lanean dabiltzanena) nahiz gaitasun profesionalen aitortza sartzen dira.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu. Tituluan multzo profesionaletan biltzen dira, eta modulu esaten zien ikasgaiak dituzte: eduki teoriko eta praktikoak dituzte, bai eta enpresan lan egiteko praktikaldia ere.

GURE LANBIDE HEZIKETAKO ESKAINTZA

OINARRIZKO HEZIKETA ZIKLOAK

Oinarrizko Profesionala

Soldadura
Merkatal Zerbitzuak

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Teknikaria

Mekanizatua
Mantentze-lan Elektromekanikoa
Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak
Karrozeria

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

Goi Mailako Profesionala 

Mekatronika Industriala
Ortoprotesika eta Laguntza Produktuak
Automatizazio eta Robotika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Automozioa
ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK
Fabrikazio Adimentsua
Eragiketa teknologien inguruneetan Zibersegurtasuna

2025/2026 IKASTURTEKO MATRIKULAZIO DATAK

  • Aurrematrikula: 2025ko maiatzaren 5etik - 23ra, biak barne.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 4a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
  • Matrikula: 
    • I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.
    • II. epea: uztailaren 17a.
    • III. epea: uztailaren 21etik 22ra, biak barne.
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren17ra, biak barne.
  • Informazio guztia HEMEN