MEKANIZATUA

 

OINARRIZKO PUNTUAK:

  • Titulazioa: Mekanizazioko Teknikaria

  • Lanbide Arloa: Fabrikazio Mekanikoa. 
  • Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
  • Okupazio tasa: %84a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
  • Instalakuntzak:  CadCam gela // Tailer Mekanikoa: konbentzionala eta CNC // Neurketa eta Entsegu laborategia // Soldadura tailerra. 
  • B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:

         LH DUALA               PRESTLAN

 

  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

GAITASUN OROKORRA:  

Mekanizazio-prozesuetako lan desberdinak burutzea, lortutako produktuak kontrolatuz eta ekipoen funtzionamendua, abiaraztea eta geldiaraztea kontrolatuz. Horretarako, ekipoen lehen mailako mantenimenduaz arduratuko da eta produkzioa beharrezko kalitate- eta segurtasun-baldintzekin eta eskatzen den epean lortuko da.

IKASGAIAK:

LANBIDE MODULUAORDUAK
Mekanizazio Prozesuak165
Txirbil-Harroketa bidezko Fabrikazioa363
Sistema Automatizatuak 165
Metrologia eta Saiakuntzak132
Interpretazio Grafikoa132
Zenbakizko Kontrol Bidezko Mekanizazioa  252
Urraduraren, elektrohigaduraren,ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa210
Ingeles Profesionala60
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 63
Produkzio-sektoreei aplikatutako iraunkortasuna42
Enplegurako ibilbide pertsonala I120
Enplegurako ibilbide pertsonala II63
Proiektu intermodularra50
Hautazko modulua84

ETA BUKATZEAN?

Lan irteerak:

  • Makina-erreminten langile doitzailea
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea
  • Metalak lantzeko makinen eragilea
  • Makina-erreminten eragilea
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Ikasten jarraitu nahi izanez gero:

  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin. 
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.

2026/2027 IKASTURTEKO DATAK:

 

  • Aurrematrikula: maiatzaren 4tik 22ra, biak barne. 
En clase
Visita a empresas
Taller mecánico