Fabrikazio Adimentsuko Espezializazio-Ikastaroa

LANBIDE-ARLOA:

Instalatze eta mantentze lanak.

SARBIDEA EMATEN DUTEN TITULUAK: 

Lehentasuna ondorengo Goi Mailako Zikloek izango duten arren, Unibertsitate, lan mundutik edota beste Lanbide Heziketako Ziklo batetik datozenak ere sartu daitezke. 

• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria. 
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria. 
• Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-mailako Teknikaria. 
• Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-mailako Teknikaria. 
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria. 
• Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria. 

Goi mailako espezializazio-kurtsoetara sartzeko, hauetako goi mailako teknikari-tituluren bat eduki behar da.

Hala ere, plaza hutsak dauden egoeretan, plaza horiek lehentasun-hurrenkera honetan eskuratu ahal izango dira:

a) Oinarrizko araudiaren arabera sartzeko aukera ematen duten Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua ez izatea, eta ikastaro horri lotutako lanbide-arloan esperientzia egiaztatzea.
b) Oinarrizko araudiaren arabera sartzeko aukera ematen duten Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua ez izatea, eta aldez aurreko ezagutzak egiaztatzea gaitasun-proba, elkarrizketa pertsonal, sartzeko motibazio-eskaera, curriculum edo lan-esperientziaren bidez.
c) Lanbide-heziketako titulurik ez izatea, baina espezializazio-ikastaro bat egiteko gaitasunak egiaztatzen dituzte. Kasu horretan, sartzeko baldintzak betetzearen menpe dago titulua lortzea. Ikastaroa amaitu ondoren, sartzeko baldintza horiek egiaztatzen ez badira, ziurtagiri akademikoa egingo da.

IKASTAROAREN IRAUPENA ETA HIZKUNTZA: 

  • Hasiera data: 2025 urteko Iraila
  • 900 ordu. Horietatik 330 ordu praktikak enpresan.      

ZER IKASI ETA EGINGO DUT? 

• Digitalizatu daitezkeen produkzio-prozesuaren etapak identifikatzea, produkzio-helburuei erantzuteko. 
• Dauden produkzio-prozesuak ezaugarritzea, errendimenduaren funtsezko adierazle egokiak (KPIak: key performance indicator) definituz eta neurtuz. 
• KPIen balioak lortzea, produkzio-prozesua hobetzeko aukerak aztertuz eta teknologia aurreratu egokiak hautatuz. 
• Prozesuak eta/edo makinak egokitzea hautatutako teknologia aurreratuak aplikatuz, segurtasun-, efizientzia- eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta. 
• Errendimenduaren hobekuntza ebaluatzea identifikatutako KPIen bilakaeraren jarraipena eginez. 
• Fabrikazio-parametroak berriz programatzea eta/edo doitzea eta/edo sistema ekoizpen-baldintza berrien aurrean berregokitzea, fabrikazio adimendunaren ingurunean. 
• Produkzioa kontrolatzeko sistema enpresaren kudeaketa-sistema digitalekin integratzea, fidagarritasun- eta segurtasun-baldintzak betez. 
• Gerta daitezkeen desbideratzeei aurre egiteko sistemaren funtzionamendua gainbegiratzea, kausak identifikatuta. 
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzea, indarreko legediari eta bezeroen eskakizunei jarraiki. 
• Dagokion konpetentziaren esparruan, egoerak, arazoak edo gorabeherak ekimenez eta autonomiaz ebaztea, sormenez, berritasunez, eta norberaren eta gainerako taldekideen lanean hobetzeko espirituaz. 
• Norberaren eta lan-taldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz. 

IKASKETAK AMAITZEAN, ZER EGIN DEZAKET? 

Aditua fabrikazio-sistema adimenduetan.

Zertan lan egin? 

Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek industria-ekoizpenaren sektoreko enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute, betiere automatizazio-osagai garrantzitsua badute eta euren jarduerek eragiketa- eta kudeaketa-sistema digital guztiak integratzeko joera argia badute.

PRESTAKUNTZA-PLANA: 

Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira: 
• Produkzio-prozesu adimendunak. (247 o.) 
• Metrologia eta instrumentazio adimenduna. (114 o.) 
• Sarera konektatutako inguruneak eta gauzen Internet. (114 o.) 
• Makinen birtualizazioa eta produkzio-prozesuak. (95 o.) 
• Lantokietako prestakuntza. (330 o.)

MATRIKULAZIO DATAK: 

2026/2027 ikasturteari dagozkion data ofizialak ez dira argitaratu. Erreferentzi modura, pasa den ikasturteko datak:

  • Aurrematrikula: 2025ko maiatzaren 5etik - 23ra, biak barne.
  • Behin-behineko zerrendak: uztailaren 4a.
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
  • Matrikula: 
    • I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.
    • II. epea: uztailaren 17a.
    • III. epea: uztailaren 21etik 22ra, biak barne.
  • Ezohiko  matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren17ra, biak barne.
  • Informazio guztia HEMEN