Proiektu estrategikoak lantzen ditugu gure inguruko erakunde eta bikaintasun zentroekin lankidetzan
RECYBATTERY proiektua
Lanbide Heziketako 3 ikastetxen arteko elkarlana, ibilgailu elektrikoen tentsio altuko baterien tratamendua eta azterketa sakona egiteko. Jasangarritasuna eta berrikuntza abiapuntu hartuta, bateriak konpontzeko alternatibak eta birziklatze prozesuak ikertzen dira.
TKGUNE Programa
Berrikuntza eta Teknologia transferentziarako sarea. Ikastetxearen azpiegitura teknologiko puntakoena eta irakasleengan metatutako jakintza praktikoa bailarako enpresen zerbitzura eta eskura jartzen dugu.
BeTEKu proiektua
Berrikuntza Teknologikoaren Kudeaketara bideratutako ekimena. UGLE eskolan, zehazki, Eraginkortasun Energetikoaren alorreko proiektu aplikatuak garatzen eta bultzatzen ditugu espazio honetan.
DigiSchool Proiektua
Irakaskuntzarako gaitasun digitalak garatzea helburu duen Europako lankidetza. On-line ikasmaterial berriak sortzeko eta ikasteko tresna digital berritzaileak aplikatzeko diseinatua dago.
EUSKELEC Desafioa
Mekatronikako 2. kurtsoko ikasleek ibilgailu elektriko baten diseinu eta garapen osoan parte hartzen dute. Txapelketan ibilgailuaren egitura (direkzioa, suspensioa) eta erantzun dinamikoa (azelerazioa, balizapena, autonomia) ebaluatzen dira.
Bailarako Erakundeekin Elkarlana
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Uggasarekin batera, Urola Garaiko herriek dituzten behar formatibo eta teknikoei erantzun zuzena ematen diegu. Eskualdearen garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna indartzeko proiektuak sustatuz.



