Ugle LAB 4.0

Lanbide Heziketako espezializazioak

Zer dira?

Lanbide Heziketako (LH) espezializazio-zikloak hezkuntza-sistemaren azken urteotako berrikuntza nagusienetako bat dira. Labur esanda, unibertsitateko masterren parekoak dira, baina Lanbide Heziketaren esparruan. Espezializazio-zikloak prestakuntza-ikastaro laburrak dira, normalean 300 eta 900 ordu artekoak izaten dira (ikasturte erdi bat edo oso bat). Lehendik LHko titulu bat duten ikasleei zuzenduak daude. Goi Mailako tituludunentzat eskeintzen diren espezializazio-zikloei sarritan "FPko Masterra" deitzen zaie.

Noiz eta zertarako sortu ziren?

Ziklo hauek nahiko berriak dira. Espainiako estatuan 2019-2020 ikasturte inguruan hasi ziren lehenengoak ematen, eta 2022ko Lanbide Heziketaren Lege Berriarekin finkatu dira behin betiko.

Helburuak ondorengoak dira:

  • Teknologiaren abiadurari erantzutea
  • Formakuntza espezifikoagoa eskeintzea
  • Etengabeko ikaskuntza beharrak asetzea

Ziklora sarbideak

Bi espezializazioak goi-mailako ikasle hauei zuzenduta daude:

  • Automatizazio eta Robotika
  • Mekatronika Industriala
  • Sistema Elektroteknikoak
  • Mantentze-lan Elektromekanikoak
  • Fabrikazio Mekanikoa
  • Telekomunikazioak

UGLE-ko espezializazioak

Bi espezializazio eskaintzen ditugu, etorkizuneko industriaren beharrei erantzuteko. Sakatu desplegatzeko:

Fabrikazio Adimentsua
Fabrikazio Adimentsua

Helburua

Langileak industria eraldaketaren jakitun eta bultzatzaile bilakatzea, bizitzen ari garen iraultza teknologikoak dakartzan abantailak gure lantegietara ekar ditzaketen onura guztiak ahalik eta neurri handienean probesteko prestatuz.

Zer ikasiko duzu?
  • Prozesu industrialen ezaugarritzea KPI bitartez
  • Ingurune industrialetan datuen jasoketa eta kudeaketa
  • Fabrikazio ingurunetako intralojistika
  • Industriako IoT eta komunikazioak
  • Robotika kolaboratiboa
  • Metrologia aurreratua
  • Sistema industrialen birtualizazioa eta simulazioa
Perfil profesionala

Perfil profesionala

  • Industria 4.0 teknologia berrietan aditua
  • Ingurune industrialeko sistemen integrazioan aditua
  • Fabrikazio datuen kudeaketan aditua
  • Programazioan eta sistemen simulazioan aditua

Rola / Etorkizuneko Rola

Aditua Fabrikazio Sistema Adimenduetan.

Helburuko Industria

Automatizazio-osagai garrantzitsua eta kudeaketa-sistema digital guztiak integratzeko joera duten enpresak.

Gaitasun Nagusiak

  • Proiektu berrien azterketa teknikoak
  • Datuen kudeaketa eta analisia
  • Produkzioaren azterketa biki digitalen bitartez
Zibersegurtasun Industriala

Operazioaren teknologia-inguruneetako zibersegurtasuna, enpresen prozesu fisikoak kontrolatzen dituzten sistema industrialak zibererasoetatik babestea da.

Zibersegurtasun Industriala
Laburpena

Helburua

Prozesu fisikoak kontrolatzen dituzten sistema industrial kritikoak zibererasoetatik defendatu.

Etorkizuneko Rola

Auditorea, Aholkularia edo Analista.

OT Zibersegurtasuna: zer da?

IT (Informazioaren Teknologiak)

Datuak babestu

Informazio digitala, datu-baseak eta sistema informatikoak babesteaz arduratzen da.

OT (Operazioen Teknologiak)

Makinak eta pertsonak babestu

Prozesu fisikoak kontrolatzen dituzten sistemak: PLCak, SCADA, robotak, sentsoreak...

IT vs OT
Zer ikasiko duzu? (Mehatxua eta Defentsa)

Mehatxuen analisitik defentsa-neurrien aplikaziora arteko prestakuntza osoa.

Mehatxua

Industrian gaur egun nagusi diren zibererasoak: Phishing, Ransomware, Malware eta datu-fugak.

Helburua: PLC-etako eta SCADA sistemetako ahultasunak aztertzea.

Defentsa Arsenala

  • Sare industrialak babestu (Ethernet/IP, Modbus, Profibus)
  • Erasoak detektatzeko tresnak (Wireshark, Snort)
  • Industriako Araudiak (IEC 62443, NIST)
  • Azpiegitura kritikoetan gertakarien aurreko erantzuna eta defentsa neurriak aplikatzea
Etorkizuneko Profila

Rolak

Zibersegurtasun Aditua

Auditorea

Aholkularia

Analista

Ardura Nagusiak

  • Instalazioaren eta OT sarearen analisia
  • Aktibo kritikoak identifikatzea eta ahulezien ebaluazioa
  • Hobekuntza-proposamenak diseinatzea eta txosten teknikoak idaztea

Nola lan egin dezakegu enpresekin?

1

Dual intentsiboa

Espezializazioetako ikasle bat urte guztian zehar enpresan lanean egotea da, formakuntza akademikoa eta benetako lan munduaren ezagutza bateratuz. Helburua ikasleak enpresaren baitan hobekuntza proiektu bat garatzea izango da, berak bakarrik edo talde batetan parte hartuz.

Dual intentsiboa

1.1 Enpresa tutorizazio formatua

Ikasleak egin beharreko lana enpresaren ezagutza teknikoetan oinarritzen denean, barne proiektuetan parte hartzen duenean adibidez. Formatu honetan enpresa bera da egunerokotasunean ikaslearen lana tutorizatzen duena eta jarraipena egiten diona.

1.2 UGLE tutorizazio formatua

Ikasleak egin beharreko lana enpresarentzat berria denean eta bertatik tutorizatzeko aukerarik ez dutenean, UGLE-ko irakaslegoak har dezake lanaren tutorizazioa. Enpresarekin helburuak adosten dira.

1.3 Enpresarentzat onurak

Baliabide faltagatik egiteko zailtasunak dauzkan hobekuntza proiektu, analisi, azterketa edota frogak egiteko aukera paregabea da enpresarentzat.

2

Formakuntza espezifikoak

Espezializazio zikloetan erakusten diren edukietan formakuntza espezifikoak antolatu daitezke enpresako langileentzat, formatu, ordutegi eta lekua adostuz.

3

Materiala

Espezializazio zikloetan, zein gainerako UGLE-ko zikloetan erabiltzen diren espazio fisiko eta materialak inguruko enpresentzat eskuragarri jartzen ditu UGLE-k.

4

TKgune proiektuak

Enpresetarentzat interesgarri izan daitezkeen berrikuntza eta transferentzia teknologikoko proiektuak garatzen ditugu sare honen bitartez.

Zer egiten dugu?

UGLElab 4.0: ikerketa eta simulazioa egiteko industria laborategia

UGLEk martxan jarritako industria laborategiak ikerketa eta simulazio azpiegitura egokia eskaintzen du, batez ere, enpresa ertain eta txikien 4.0 industriarako irtenbideak probatzeko eta diseinatzeko, esperimentatzeko eta enpresetako prozesuen simulazioa egiteko.

1

ROBOTIKA

ROBOTIKA
2

IKUSMEN ARTIFIZIALA

IKUSMEN ARTIFIZIALA
3

ERREALITATE BIRTUALA

ERREALITATE BIRTUALA
4

BIG DATA

BIG DATA
5

IOT (Internet of Things)

IOT
6

3D FABRIKAZIOA

3D FABRIKAZIOA