Lan Poltsa

UGLE eskolan, ikasleei eta enpresei zerbitzu hobea emateko asmoarekin, Lan Poltsa dinamiko bat eskaintzen dugu.

  1. Gure eskolako Ikasle/ikasle-ohiek osatzen dute lan poltsa. Aukera honen bitartez, bere ikasketekin erlazioa duen lan eskaintzak izango dituzte eskuragarri eta ondorioz, beraien lan mundurako inserzioa erraztuko dugu.
  2. Enpresek, gure lan-poltsaren bitartez, eskolan titulatutako langile kualifikatuak lortzeko bermea daukate.

Ikaslea bazara:

Zerbitzu hau MOUGLE plataformaren bitartez (www.mougle.org) eskaintzen dugu. Ikasle edo ikasle ohia baldin bazara, ziur plataformaren berri duzula. Eskolatik pasa den ikasle orok, sarbidea ematen dion erabiltzaile eta pasahitza klabe propioak dauzka. 
Behin barrura sartuta, ikasle eta ikasle ohiei eskainitako atal bat dago. Ataleko izenburuan klikatuta, LAN ESKAINTZAK - OFERTAS DE EMPLEO sekzioa dago. Puntu honetan kudeatuko dugu lan poltsa; hona igoko ditugu, urtean zehar jasotzen ditugun lan eskaintzak.  

Edozein zalantza argitu edo Mougleko zure erabiltzaile eta pasahitza kodeak ez badituzu gogoratzen, idatzi baita ere, lana@ugleskola.eus helbidera.

Enpresa bazara:

Enpresek, gurekin harremanetan jarri eta beraien lan eskaintzak guri bideratzeko ondorengo galdetegia bete beharko dute. 
UGLE ESKOLAk informazio eta komunikazioetarako jaso dituen datuak gorde eta tratatuko ditu, erabiltzaileak baimena ematen duenetik eskatzen duen arte, baja eman dezan arte edo baimena erretiratzen duen arte.