Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria

Ziklora Sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila.  

Oinarrizko Puntuak

  • ZIKLO BERRIA: Lehen promozioa 2023ko irailean. Ziklo bakarra bailaran. 
  • Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak. 
  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
  • Klaseak euskaraz, D ereduan.                                     
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko.
  • Alorreko erakundeetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak: Ikas-Ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa Duala / Prestlan. 
  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun Orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.

Ikasgaiak

MÓDULO PROFESIONALCURSONº de HORAS
Sistema eragileak ezartzea1264
Sareak planifikatzea eta administratzea1198
Hardware oinarriak199
Datu-baseak kudeatzea1198
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak1132
Laneko prestakuntza eta orientabidea199
Sistema eragileak administratzea2120
Sareko zerbitzuak eta Internet2120
Web aplikazioak ezartzea2100
Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea260
Segurtasuna eta erabilgarritasun handia2100
Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua250
Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

• Sistemen administrazioko teknikaria. 
• Informatikako arduraduna. 
• Internet zerbitzuetako teknikaria. 
• Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria. 
• Laguntza eta euskarri teknikoko langilea. 
• Telelaguntzako teknikaria. 
• Datu-baseen administrazioko teknikaria. 
• Sareetako teknikaria. 
• Sistemen gainbegiratzailea. 
• Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria. 
• Web inguruneetako teknikaria. 

Ikasten jarraitu nahi izanez gero:

  • Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
  • Beste Goi Mailako ziklo bat. 
  • Lanbide arlo beretsuko Espezializazio Ikastaro bat.